0. Mapa kontzeptuala
1. IKT-k haur hezkuntzan duen tokia
a) Datu bilketa eta zenbait ondorio
b) Aurkezpena
c) Aurkezpeneko bideoa
d) Aurkezpenaren zirriborroa
2. IKT-en erabilera berri bat: Ultima Patagonia proiektua
a) Patagoniatik eskolarako joan-etorria
b) Partaideak
c) 1. kontaktua: bideo-konferentzia
d) 2. kontaktua aurretik: Oiasso museoko bideoa
e) 2. kontaktua: bideo-konferentzia
f) 3. kontaktua
g) Unitate didaktikoa
h) Proiektuaren bloga
3. Beste zenbait proiektu interesgarri
a) Orokieta ikastetxeko pelutxe proiektua
b) Europako Travelling toys proiektua
4. IKT erabiliz beste zenbait erabilera
5. Biñetak
a) Motibatzailea
b) Olariagaren zita
OIASSO MUSEOA
Bigarren kontaktua munduko museoen egunean egingo baitzenez, Dunboa ikastetxeari ideia ona iruditu zitzaion Liceo Salesiano San Jose-ra Oiasso museoko bideo bat bidaltzea kontaktuaren eguna baino egun batzuk lehenago, hauek pixka bat girotzeko.
1. BIDEO-KONFERENTZIA
Bideo honetan Irungo Dunboa ikastetxeko 5. mailako ikasleek Txileko Madre de Dios izeneko irla zeuden expeleologoekin izandako bideokonferentzia ikusten da.
ERABILERA BERRIAK
Madrilgo Zaleo Ikastetxe Publikoak Haur Hezkuntzako hainbat alorretan izugarrizko apustua egin du; metodologia berritzaileak erabiltzen ditu artea, zientzia, IKT, sormena ikastetxean lantzeko. Horregatik, sari asko jasotako ikastetxea dugu berau, besteak beste: Hezkuntza ministerioak emaniko Premio Nacional "Marta Mata" a la Calidad Educativa, eta Kultura ministerioak emaniko Premio Nacional "CreArte" a la innovación y creatividad.
*Bideo kamararen bidez
Arazorik baduzu hemen egin klik
TRAVELLING TOYS PROIEKTUA
Madrilgo Zaleo ikastetxe publikoak "dragón Meliton" izeneko ikasgelako haurrek IBM-ren Travelling toys izeneko Europar proiektuan parte hartu izan dute. Honela, irailaren 29tik urriaren 29ra Italiako, Austriako, Finlandiako eta Irlandako haurrekin harremanetan egon ziren eta beraien herrialdea, kultura, ohiturak ezagutzeko aukera izan zuten, teknologia berriak erabiltzeaz eta irakurketa, idazketa eta ingelesa lantzeaz gain. Oso proiektu konpletoa da.
Hasteko, jostailuak elkartrukatzen dituzte beraien artean. Astero ikastetxe ezberdin batetik bidalitako jostailua edo panpina iritsiko zaie ikastetxera: irailaren 29an Italiako Hannibal Zaldia, urriaren 3an Austriako Elsa behia, urriaren 13an Finlandiako Helsinki hiriko Olli kattagorria eta azkenik, urriaren 20an Irlandako Sinead dantzaria.
Aitzakia hau erabiltzen dute elkarrekin hartuemanetan egoteko, elkarren berri izateko eta jasotako panpinarekin astean zehar zer egin duten azaltzeko. Ia aktibitate gehienetan teknologia berriek garrantzia handia hartzen dute. Izan ere, proiektu hau ez da ordenagailuz informazioa bidaltzera mugatzen, informazioa manipulatzeko ere erabiltzen dute: kamara digitalarekin argazkiak ateraz, beraiek egindako marrazkiak eskaneatuz, Paint-en bidez argazkiak edo bestelako irudiak aldatuz, e.a.
Hona hemen adibide batzuk:
Adibide honetan, Zaleo ikastetxeko ikasleek beraiek jan ohi dituzten elikagaiak marraztu zituzten eta argazki kamara digitalaren bidez, Hannibal zaldiari eta beraiek eginiko marrazkiei, sormena erabiliz, argazkiak atera zizkieten. Honela, Italiako laguntxoei beraien jateko ohituren berri emateaz gain, teknologia berriak erabili zituzten, ondoren ordenagailuz bidaliz.
Beste honetan berriz, Madrilgo irudiak eta Austriako Elsa behiarenak hartu eta Collage-a egin zuen ikasle bakoitzak. Ondoren, eskanerraren bidez ordenagailura pasa zituzten. Ariketa honen bidez, Austriako lagunei beraien hiria erakusteko, sormena lantzeko, ingelesa praktikatzeko eta eskanerra erabiltzeko aukera izan zuten.

Proiektu hauek oso aberasgarriak izan daitezke haurrentzat, teknologia berriak erabiltzen ikasteaz gain, beste herrialdeetako haurrak eta beraien kultura ezagutzeko aukera ematen baitie.
TRAVELLING TOY-S proiektuaren berri gehiago nahi izatera, egin klik
AURKEZPENEKO BIDEOA
Gure lehenengo aurkezpenean hemen beheko bideoa jartzeko asmoa genuen Teknologi Berrien erabilera berri baten adibide gisa. Kasu honetan kamera digitala erabiliz matematikako figura geometrikoak ezagutuko dituzte errealitatean aurkituko dituzten elementuei argazkiak ateraz.
Bideoa ikusi nahi baduzu, egin klik
Bideoa ikusi nahi baduzu, egin klik
TEKNOLOGI BERRIAK HAUR HEZKUNTZAN DUTEN TOKIA AZTERTUZ
Hemen eskegitzen dugun aurkezpena lehenengo gaian jorratutakoa da. Bertan mapa kontzeptualen bidez hainbat eskoletan jasotako informazio eta ondorioak jaso ditugu. Alde batetik hemen inguruko eskoletan Teknologia berriak nola erabiltzen diren eta zein toki duten agertzen da eta bestetik eredu berri baten adibidea (Madrileko Zaleo Eskola).
Ondorengo power point-ean ikastetxe bakoitzeko informazio osatua agertzen da.
Ondorengo power point-ean ikastetxe bakoitzeko informazio osatua agertzen da.
IKT-ko HASIERAKO AURKEZPENA
Hasiera batean, beheko aurkezpen hau egitekoak ginen baina oso errepikakorra iruditu zitzaigunez, mapa kontzeptualak erabiltzea erabaki genuen. Emaitza goiko aurkezpena da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)