Gorritxo taldearen txokoa

Ongi etorri gure blogera. Espero dugu hemen jasotakoa baliagarria izango zaizuela.



Orrialdeak

TRAVELLING TOYS PROIEKTUA

Madrilgo Zaleo ikastetxe publikoak "dragón Meliton" izeneko ikasgelako haurrek IBM-ren Travelling toys izeneko Europar proiektuan parte hartu izan dute. Honela, irailaren 29tik urriaren 29ra Italiako, Austriako, Finlandiako eta Irlandako haurrekin harremanetan egon ziren eta beraien herrialdea, kultura, ohiturak ezagutzeko aukera izan zuten, teknologia berriak erabiltzeaz eta irakurketa, idazketa eta ingelesa lantzeaz gain. Oso proiektu konpletoa da.

Hasteko, jostailuak elkartrukatzen dituzte beraien artean. Astero ikastetxe ezberdin batetik bidalitako jostailua edo panpina iritsiko zaie ikastetxera: irailaren 29an Italiako Hannibal Zaldia, urriaren 3an Austriako Elsa behia, urriaren 13an Finlandiako Helsinki hiriko Olli kattagorria eta azkenik, urriaren 20an Irlandako Sinead dantzaria.

Aitzakia hau erabiltzen dute elkarrekin hartuemanetan egoteko, elkarren berri izateko eta jasotako panpinarekin astean zehar zer egin duten azaltzeko. Ia aktibitate gehienetan teknologia berriek garrantzia handia hartzen dute. Izan ere, proiektu hau ez da ordenagailuz informazioa bidaltzera mugatzen, informazioa manipulatzeko ere erabiltzen dute: kamara digitalarekin argazkiak ateraz, beraiek egindako marrazkiak eskaneatuz, Paint-en bidez argazkiak edo bestelako irudiak aldatuz, e.a.

Hona hemen adibide batzuk:

Adibide honetan, Zaleo ikastetxeko ikasleek beraiek jan ohi dituzten elikagaiak marraztu zituzten eta argazki kamara digitalaren bidez, Hannibal zaldiari eta beraiek eginiko marrazkiei, sormena erabiliz, argazkiak atera zizkieten. Honela, Italiako laguntxoei beraien jateko ohituren berri emateaz gain, teknologia berriak erabili zituzten, ondoren ordenagailuz bidaliz.

Beste honetan berriz, Madrilgo irudiak eta Austriako Elsa behiarenak hartu eta Collage-a egin zuen ikasle bakoitzak. Ondoren, eskanerraren bidez ordenagailura pasa zituzten. Ariketa honen bidez, Austriako lagunei beraien hiria erakusteko, sormena lantzeko, ingelesa praktikatzeko eta eskanerra erabiltzeko aukera izan zuten.

Proiektu hauek oso aberasgarriak izan daitezke haurrentzat, teknologia berriak erabiltzen ikasteaz gain, beste herrialdeetako haurrak eta beraien kultura ezagutzeko aukera ematen baitie.
TRAVELLING TOY-S proiektuaren berri gehiago nahi izatera, egin klik

No hay comentarios:

Publicar un comentario